70 urtetik gorakoen kasuan, berriz, txertoaren 3. dosia hartzeke dutenek anbulatorioan eska dezakete txanda eta txertoa ere bertan ematen diete.
Datuei begiratuta, berriz, oso deigarria da eskualdean zelan ugaritu diren positiboak eta intzidentzia-tasa metatua zein handia den, Eibarren eta Mendaron, adibidez, 1.000 pasakoa da eta Elgoibarren zein Mutrikun 800dik gorakoa.
Hona hemen azken zazpi egunotako datuak, herriz herri:
- Eibar 247 1259,37
- Elgoibar 41 805,89
- Mendaro 14 1182,03
- Deba 18 458,46
- Mutriku 31 846,82
- Soraluze 8 201,3
- Debabarrena 359
Nagusiak eta txertoa hartuta
Bestalde, ospitaleratutako herrikideen ezaugarriez galdetuta, honako erantzuna helarazi dute anbulatoriotik: "Txertatutako pertsonak dira guztiak, batzuk hirugarren dosiaren zain daudenak eta baten bat hartuta zeukana. Pertsona nagusiak dira, egun guztia lobekin daudenak, haiek zaintzen egoten direnak, edo etxera joaten zaizkie lobak maskara barik eta probak egin barik. Txertoak libratu ditu ZIUra joateaz eta abar. Gripearen txertoak moduan, konplikazio larrietaz libratzen du COVIDaren kontrako txertoak, baina ez birusa hartzetik. Baina birusa ez bada desagertu da dagoelako jende asko txertoa hartu barik. Oro har, errespetua galdu diogu gaixotasunari, beldurra galdu diogu. Eta zerbaiti errespetua galtzen baldin bazaio…".