“Ondoan ere gertatzen da indarkeria matxista”

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 26a, 10:01

Herritarrak eta udal ordezkariak elkarretaratzean, atzo, eguena.

Atzo, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, 80 bat herritarrek gaitzetsi zuten indarkeria mota hori, iluntzeko elkarretaratzearekin bat eginez. Gizarte Ongizate Sailetik jakinarazi dutenez, 2021ean indarkeria matxistak eragindako sei kasu atzeman dituzte herrian. “Kezkagarria da, norberaren ondoan, gertuan ere gertatzen baitira halakoak, nahiz eta askotan ez konturatu”, azpimarratu du Ongizate Saileko Borinaga zinegotziak.

Atzo, azaroak 25, Plaza Berrian elkarretaratzea eginez arbuiatu zuten indarkeria matxista 80 bat herritarrek, udal ordezkariak ere bertan zirela.

Sei kasu, bi salaketa

Herriko datuei dagokienez,  aurten indarkeria matxistak eragindako sei kasu kontabilizatu dituzte, nahiz eta bakarrik bi kasutan ipini duten salaketa, Gizarte Ongizate Sailak jakinarazitako datuen arabera. 

Herrian atzemandako sei kasu horien artetik, batean indarkeria psikologikoa, fisikoa eta sexuala atzeman dute; bitan indarkeria psikologikoa, fisikoa eta ekonomikoa eta beste hiruetan indarkeria psikologikoa.

Gizarte Ongizate Saileko arduradun Patricia Borinaga zinegotziak kezka erakutsi du datuon aurrean: “Datuak ikusita, agerikoa da indarkeria mota hori etxean bertan ere badugula, ez dela urruti gertatzen. Kezkagarria da, ondoan ere gertatzen baitira halakoak, nahiz eta askotan ez konturatu”.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.