Odol ateratzeak eta omenaldia odol emaileei

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 25a, 09:35

Herritar bat odola ematen, azken odol ateratzean, irailean.

Bihar, barikua, egingo dute aurtengo azken odol ateratzea Itxaropena elkartean. Pandemia garaiko irizpideei eutsita, 20:30ak arte izango dira odola ateratzen goizez txanda hartu duten herritarrei. Bestalde, domekan, odol emaileen intsigniak eta diplomak emateko ekitaldia egingo dute Itxaropena Nagusien Elkartean. Iazko eta aurtengo emaileei egingo diete aitortza, guztira, 14 soraluzetarri.

Bihar odola ematera joateko, goizez hartu behar da txanda, 08:30etik 13:30ak bitartean, honako telefono zenbakira deituta: 943 00 78 84. Odol ateratzeak berriz, 16:30etik 20:30ak bitartean egingo dituzte.

Bestalde, domekan, odola 25, 40 eta 50 bider eman duten herritarrei aitortza egingo diete, guztira, 14 soraluzetarri, ohi baino gehiagori. Izan ere, iaz ezin izan zuten aitortza ekitaldirik egin. 

Odol emaile eskuzabalak

Domekako ekitaldia 12:30ean hasiko da, Itxaropena Nagusien Elkartean. Ondoren, luncha partituko dute. 

Honako soraluzetar hauek jasoko dute aitortza:

Iazkoak:

  • 25 bider ematearren:
    Oiher Arantzeta Oruna
    Eneritz Buruntza Tornos
    Maite Lete Irasuegi
    Pablo Murgoitio Ribera
  • 50 bider ematearren: 
    Gotzon Epelde Ezenarrro
    Alberto Bengoa Solozabal

Aurtengoak:

  • 25 bider ematearren:
    Ander Elizburu Oregi
    Rosa Maria Morales Romero
    Juan Luis Ugarte Etxeberria
  • 40 bider ematearren:
    Arantzazu Mendikute Usatorre
  • 50 bider ematearren:
    Xabier Alberdi Agirrezabal
    Juan Carlos Astiazaran Orueta
    Patxi Xabier Lizarralde Zubizarreta
    Rafael Perez Gartzia