Barikura arte eska daitezke laguntza-bonuak

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 23a, 09:50

Aste honetako barikura arte luzatu dute Soraluzeko Udalak eskainitako laguntza bonuak eskatzeko epea. Halaxe jakinarazi du Gizarte Ongizate Sailetik. Berez, atzo, astelehena, bukatzen zen eskaerak egiteko epea. Bonuak eskatzeko inprimakiak udaletxeko harrera bulegoan hartu behar dira. 50 eta 100 euroko bonuak banatuko ditu Udalak beharra dutenen artean.

Udaleko Gizarte Ongizate Sailak banatuko dituen 50 euroko bonuak daude zuzenduta gizarte-laguntzak jasotzen dituzten pertsonentzat eta familientzat eta 100 eurokoak, berriz, pentsiodunentzat, langileentzat, langabezian daudenentzat edo laguntza ekonomikorik gabekoentzat. 

Eskaera-inprimakiak udaletxeko harreran eska daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, berriz, leku berean entrega daiteke edo bestela posta elektronikoz bidali honako helbide hauetako batera: gizarte@soraluze.eus edo gizartezer@soraluze.eus. 

Soraluzeko Udalak, guztira, 10.000 euro bideratuko ditu laguntzetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.