Zero positibo

Erredakzioa 2021ko aza. 22a, 13:56

Joan den eguenetik, Soraluzen ez dute positibo berririk atzeman. Are gehiago, azken zazpi egunotako datuen arabera, herrian ez dago positiborik. Horri esker, intzidentzia tasa metatua hasi da jaisten. Debabarrenari dagokionez, berriz, apurtxo bat behera egin dute datuek. Hala ere, sei herritatik lau eremu gorrian daude.

Gaurko datuen arabera, Soraluze eremu gorritik atera eta orain 100,65 da herriko intzidentzia-tasa metatua. Positiboei dagokienez, berriz, ez dute besterik atzeman eta azken zazpi egunotan, zero positibo kontabilizatu dituzte herrian.

Eskualdeko gainerako herriei dagokienez, berriz, hiru herritan gora egin dute positiboek eta beste hirutan, behera. Deigarria da, adibidez, Mendaroko kasua, intzidentzia-tasa metatua 851,06koa da. Eibarren ere nahikoa altua da, 673,36koa.

Hona hemen azaroaren 15etik 21era bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar   99    673,36
  • Elgoibar   52   453,58
  • Mendaro  11    851,06
  • Deba   7    146,71
  • Mutriku   14     414
  • Soraluze  0    100,65
  • Debabarrena  183

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.