Gaur, azaroak 22, Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna, beraz. Hori gogora ekartzeko, Soraluzeko Musika Eskolak bideoa landu eta partekatu nahi izan du soraluzetar guztiekin. Musika eskolakoek eguazten iluntzean egingo dute Santa Zeziliako kalejira. Bestalde, musikarien zaindariaren egunaren harira, gaur iluntzean, herriko txistulariek kalejira egingo dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.