Kejak eta eskarixak

Txakur kaka musika eskolako ate inguruan

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 19a, 09:01
Txakur-kakak musika eskolako ate ondoan. Argazkiak: Soraluzeko Musika Eskola.

Kexua helarazi dute Soraluzeko Musika Eskolatik, joan den astean izan zuten gertakari nazkagarri baten harira. Honelaxe diote: Eskolako ate ondoko bi belar sail txikiak KAKAZ BETETA egon ohi dira. Usainaz aparte, beti dago arriskua umeren batek zapaldu eta... atzo pasatu zena... ESKOLA GUZTIAN ZABALDU ZUEN KAKA, konturatu barik noski. Ze kaka ate pare-parean zegoen, belarretatik kanpo. Musika eskolako bi irakaslek eten egin behar izan zituzten eskolak, guztia garbitu ahal izateko. 

Gaineratu dutenez, frontoia, orokorrean nahiko kaka-leku izaten da. Ez dakite zein den hori konpontzeko irtenbiderik aproposena, “baina Estaziñuan parada aurrean dagoen lursail horretan kaka-leku bat edo ipini ahal izango zan... edo trenbidean... edo auskalo…”.