Alia Khanen sukaldeko kanalean errezeta bitxiak eta hemengo jatorrizko bizilagunentzat ezohikoak direnak aurki daitezke: banana eta olo tortilla, kolokasia sustraiekin eta oilaskoarekin egindako platera, gazta txapata, salami biribilkiak…
Aurtengo Gaztañerre azokaren aletxo bat Youtubeko Alia Khan-en kanalera igo dute. Soraluzeko bizilagun Khanek berak grabatutakoa eta landutakoa da. Animaliak, barazkiak, bitxiak, musikariak… eta batez ere, herrikide duen Saadia Nasirren postuko poltsak-eta erakusten ditu. Berez, Alia Khanek sukaldeko errezetak partekatzeko baliatzen du Youtubeko kanal hori.
Alia Khanen sukaldeko kanalean errezeta bitxiak eta hemengo jatorrizko bizilagunentzat ezohikoak direnak aurki daitezke: banana eta olo tortilla, kolokasia sustraiekin eta oilaskoarekin egindako platera, gazta txapata, salami biribilkiak…
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.