Aizkolari Txapelketaren finalerako sarreren irabazleak

Erredakzioa 2021ko aza. 18a, 13:00

12 herritarrek hartu du parte domekan Sherpa Aizkolari Txapelketaren finala ikustera joateko 5 sarrera bikoitzen zozketan. Honako hauek dira irabazleak:

Miren Lizarralde, Maialen Larrañaga, Miguel Elizburu Garay, Juani Bastida eta Argoitz Ariznabarreta. 

Sarituei sarrerak mugikorrera bidaliko zaizkie gaur eta domekan Bilbao Arenako lehiatilan erakutsi beharko dituzte, mugikorrean edo paperean inprimatuta.  

Sarrerak eskuragarri 

Finalerako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko www.aizkolaritxapelketanagusia.eus webgunean, 15 eurotan 18 urtetik gorakoentzakoak eta 5 eurotan adin txikikoentzakoak.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, domekan GOL telebista kateak zuzenean eskainiko du finala. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.