Bertan behera gelditu da 80 urtetik gorakoen omenaldi-bazkaria

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 18a, 12:20

Bazkaltiar talde bat 2018ko omenaldian.

Itxaropena Nagusien Elkartetik jakinarazi dutenez, bertan behera geratu da azaroaren 27an egitekoak ziren 80 urtetik gorakoen omenaldi-bazkaria. Jaurlaritzak helarazitako irizpideak aintzat hartuta erabaki dute bazkaria bertan behera lagatzea. Horren ordez, 11:30ean oparitxoa emango diete aurten omendu behar dituzten bi nagusiei, Benito Oregiri eta Maria Pilar Elortzari, ekitaldi txikia eginez.

Bestalde, jakinarazi dute gaurtik, azaroaren 18tik hasiko direla 2022. urteko kuota kobratzen eta loteria banatzen. Ordutegia da martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.