Lau positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 16a, 08:28

Atzo, astelehena, eguneratutako datuen arabera, azken zazpi egunotan, lau soraluzetarrek eman dute positibo COVID-19 koronabirusa detektatzeko probetan. Joan den asteko datuekiko, bikoiztu egin da positibo kopurua. Debabarrenean ere nabarmen egin dute gora positiboek. Adibidez, Eibar eta Elgoibar eremu laranjan sartu dira. Bestalde, gaur, martitzena, neurri murriztaile berriak iragarriko dituzte. 

Herrian zein eskualdean, oro har, nabarmen egin dute gora positiboek azken astebetean. Soraluzek, ia berde egotetik, laranjarako bidea hartu du. Berdin Mutrikuk. Eremu laranjan sartu dira, berriz, Eibar eta Elgoibar. Eta Mendaroren intzidentzia-tasa metatua eremu gorriari dagokio. Deba da berde kolorean dagoen bakarra, positibo bakarrarekin, gainera.

Datuak

Datuak begiratuta, azken zazpi egunotan 91 positibo berri atzeman dituzte Debabarrenean. 

Hona hemen azaroaren 8tik 14ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar    86     374,90
  • Elgoibar  22  311,96
  • Mendaro 7    425,53
  • Deba    1         36,68
  • Mutriku 8      169,36
  • Soraluze 4    150,98
  • Debabarrena 128  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.