Gaztañerreko bazkarirako babak prestatzen zebiltzala, bariku iluntzean, egoste lanak bukatuta zeudelakoan, Arriogain elkarteko sukaldarietako batek lapikoaren sua emendatu nahi izan zuen elkartetik joan baino lehen.
Baina erratuta, emendatu beharrean, indar handiagoa eman zion suari. Ezusteko ederra hartu zuten hortik gutxira, lapikoa erretzen hasi eta kea irteten eta irteten hasi zenean.
Suhiltzaileak bertaratu ziren eta haize-eragingailu handi bat erabili behar izan zuten elkartean zegoen ke guztia kanporatzeko.
Zorionez, horixe izan zen dena, ezustekoa baino ez. Eta hurrengo egunean, normal egin ahal izan zuten Gaztñerreko baba-jana. Bueno, jakin barik babak guztiz erre ote zitzaizkien.