Bestalde, Erregetxean egingo diren dantza saioak eta bertsolariek ordua aldatu egin dute eta 12:00etan izango da bertso saioa eta ondoren Urratseko dantzari txikien dantza saioa
Osterantzean, Gaztañerre azokaren XXV. edizioan izango dira 6 postu Soraluzeko baserrietan ekoizten diren produktuekin, hain zuzen ere barazkiak, frutak, eztia, gazta, ogia, ....). Baserriak honakoak izango dira Lezarri, Arizaga, Arritxa eta Arteaga. David Elizburuk eztia salgai izango du eta Egotza Baserriko Nagore Martin-ek ahuntz gazta.
Soraluzeko 11 artisauk material desberdinak erabiliz (zumitza, larrua, egurra, oihala...) egiten duten artisautza ere ikusi eta erosi ahal izango da. Besteak beste; Edurne Garate, Arrate Lizarralde, Txaro Fernández, Jon Vicuña, Nuria Muro, Kristina Albisua, Saadia Nasir, Antxon Fresnedo, Lorea de Castro eta Idoia Katxo. Eta Juan Kruz Arizagak aintzinako aroztegiko tresnen erakusketa ikusgai ipiniko du.
Pintxoak eta taloak
Bestalde, San Andres auzoko baserritarrek saihets erre pintxoak salgai jarriko dituzte baita sagardoa ere. Pil-pilean kultur elkarteak eta Emakumeak talenduak eta aukerak egitasmoak elkarrekin talo postua.
Animaliak
Animaliei dagokienez, berriz, ikusi ahal izango dira behi areaza desberdinak, ardiak, astoak, zaldia, txerriak... honako baserrietakoak: Legarda-aldea, Iraolabeitia, Osuma-Gain, Obe, Arritxa, Itxasoi, Barrenetxe, Iriarte Gain eta Iraola Etxeberri.
Azoka borobiltzeko, beetsolarien eta dantzarien Ondoren barazki lehiaketako sariak banatuko dira azokan parte hartu duten lau postu onenentzat eta jarraian Soraluzeko baserritar aiton-amona nagusienei omenaldia egingo zaie.