Gaztañerrerako gertu.

Erredakzioa 2021ko aza. 13a, 08:42

Gaztañerre azoka dela-eta, propio dotoretu du harategiko erakusleihia Marimar Deza harakinak. Kalabazak Beizamatik ekarritakoak dira eta otarreko ogitxoak harakinak berak egindakoak. Eguen eguerdian atondu zuen erakusleihoa. Urtero egiten du, hainbat alditan, sasoian sasoikoarekin bat eginez. Batez ere, umeei ikustea gustatzen zaiela kontatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.