Bidelagun izateak zentzu osoa duenean
Galloren historia apartekoa da, zalantzarik gabe. Erabat sinesten ez dituzun horietakoa. Egin daiteke surfean itsua izanda? Berari galdetuz gero, barre ozena entzungo litzateke aurrena, eta ondoren hau: "Eta, zergatik ez?". Izan ere, munduko surf-txapelduna baino gehiago, erabakitasunaren, alaitasunaren eta, batez ere, temaren txapelduna da. Mugarik eta oztoporik gabeko indar ikaragarria du Gallok. Eta indar horrek eraman du bizitzen eta bere pasiorik handienaz, surfaz, gozatzen jarraitzera.
Eta hortxe azaltzen da bikote hobezin honetako bigarren kidea: Mario, hau da, Galloren begiak. Urte askoan, Galloren ikasle aurreratuetako bat izan zen Mario, hark artean zerbait ikusten zuela (bestea egungo surfeko izarra izan zen: Aritz Aramburu). Geroago, Galloren bidelagun bihurtu zen Mario. Marioren ondoan irabazi zuen Gallok 2016ko surf egokituko munduko txapelketa. Eta, harrezkero, elkarrekin surfean aritzeaz harago doa haien arteko harremana.
Gallo: "Enpatia handia behar da norbaiten bidelagun izateko"
Erabakiak segundo-hamarrenetan hartu behar dira uretan. Eta, une jakin batzuetan, egoera oso zailetara eraman zaitzake hutsegite txiki batek. Gallorentzat funtsezkoa da bere lekuan jartzen dakien bidelaguna izatea. Eta Mariok paregabe egiten duten ezaugarri guztiak ditu: enpatia, sentikortasuna, hurbiltasuna, konplizitatea… Galloren hitzetan, "ondoan izan ezean inoiz lortuko ez zenukeen hori lortzeko behar duzun pertsona da bidelagun ona; Mario, adibidez".
Mario ere ez da hankamotz gelditzen Gallori buruzko aipamenetan. Haren ustez, bizitzarako benetako irakaspena da Gallori laguntzea. Bai uretan, bai uretatik kanpo. Bere zeregina Galloren premietara egokitzen jakitea dela uste du. Galloren adiskidetzat du bere burua, baina baita haren helburuak lortzeko bitartekotzat ere.
Mario: "Olatu bat harrapatzen duen bakoitzean nik neuk harrapatu izan banu bezala bizitzen dut"
Marioren esanetan, batzuetan ahaztu egiten zaio Gallo itsua dena, eta ikaragarri aberasgarria da haren bidelagun izatea. Izan ere, Mario beti sentitu da Galloren ikasle, eta horixe da harreman harrigarri honen paradoxa. Eta, orain, haren bidelaguna dela, egunero ikasten du harengandik "lehenengoan amore ez ematen, gauza guztietan saiatua izaten eta inoiz ere ez etsitzen".
Zalantzarik gabe, balio osoa hartzen duen bidelagun-harremanik bada, hauxe da. Biak hazten direlako laguntza horretan, bai kirolean eta bai bizitzan. Horregatik, Gallok dioenez, "bizitzako une bakoitzean norbait alboan izatea baloratzen jakin behar da, balio ikaragarria baitu". Gallok esana.
LABORAL Kutxan zure bidelagun izatearen balioan sinesten dugu
Mariok eta Gallok bezala, hurbiltasunaren eta bidelagun izatearen balioan sinesten dugu. Entitate kooperatiboa da gurea, eta, horregatik, gure produktu eta zerbitzu guztietan pertsona hartzen dugu ardatz (behar duena eta behar ez duena). Eta etorkizunean pentsatzeaz eta horretarako prestatzeaz ari bagara, are gehiago.
Hori dela eta, Galloren eta Marioren arteko bidelagun izateari buruzko historia paregabe hau aukeratu dugu azken kanpainarako. Izan ere, produktu horrek pertsonarekin batera eboluzionatzen du, bizitzako une bakoitzera egokituz eta erretirora arte bidelagun izanez.