Egunotan, antigenoen probak egiten ari zaizkie 3 urteko umeei. Gaur arteko emaitzen arabera, guztiek eman dute negatibo. Datozen egunotan, 8 egunera, dena den, PCR probak egingo dizkiete. Hala esplikatu dute anbulatoriotik.
Emandako xehetasunen arabera, aste honetan, COVID-19an positibo eman duen beste soraluzetar bat atzeman dute eta hura ospitaleratuta dago, aldez aurretik zituen gaixotasun ugarien ondorioz.