2022ko egutegia salgai

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 11a, 09:27

Iñaki Etxabe Kontrargiren egutegi berria erakusten.

Gaurtik aurrera, azaroak 11, Kontrargi Argazki Kolektiboak egindako Soraluze 2022 egutegia erosi ahalko da. Azken urteotako prezio berbera izango du: 2 euro eta Soraluzeko irudiak jasotzen ditu, paisajistikoak zein jaietakoak.

Honako saltokietan eskuratu ahal da datorren urteko egutegia: 
 
•             Comercio Arcelus
•             Degustación Asigor
•             Bolintxo okindegia
•             Etxabe harategia
•             Iñarra harategia
•             Iratxo gozodenda
•             Marimar harategia
•             Mendizabal okindegia
 
Hiri ikuspegiz, mendiko irudiz eta herriko jaiei buruzko argazkiz osatuta dago egutegia, Kontrargiko kideek ateratako argazkiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.