Jakitzeko modukua

Maite Garmendiaren txioa biral

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 9a, 12:29

Atzo, astelehena, Maite Garmendiaren txio batek ia 29.000 atsegite eta 3.200 birtxio eskuratu eta birala bihurtu zen. Euskaraz ulertzen ez duen Murtziako lagun batek galdetu zion ea zelan esaten den euskaraz "Te quiero" eta soraluzetarrak erantzun zion "Maite zaitut" esaten dela, baina euskararik ulertzen ez duenarekin sortutako gaizki-ulertu bat tarteko, askori grazia egin zion gaiak eta demaseko oihartzuna izan du Twitter sarean.

 

Txioaren erantzunetan sartuz gero, azalpen gramatikal eta guzti irakur daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.