Gaurko datuen arabera, Deban eta Mutrikun izan ezik, Debabarreneko gainerako herri guztietan gora egin dute COVID-19 koronabirusarekin lotutako datuek.
Soraluzen, 0 positibo izatetik 2 positibo izatera pasa da eta eskualdean dagoeneko ez dago udalerririk zeroan.
Eibarren eta Elgoibarren, adibidez, bikoiztu egin da positibo kopurua; azken horren kasuan, baita intzidentzia-tasa metatua ere. Mendaron, berriz, positibo gutxiago atzeman dituzte, baina intzidentzia-tasa metatuak gora egin du.
Hona hemen azaroaren 1etik 11ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 17 91
- Elgoibar 14 164,64
- Mendaro 2 236,41
- Deba 1 55,02
- Mutriku 1 75,27
- Soraluze 2 50,33
- Debabarrena 37