Gazta, menbrilloa eta txorixoa izango dira aurten taloen barruan eskainiko dituzten osagaiak eta taloez gain, arabiar gozoak ere izango dira salgai datorren zapatuan azokan jarriko duten talo-postuan. Izan ere, aurten, talo-postuaren helburua kulturartekotasuna bultzatzea izango da; alegia, jatorri eta kultura ezberdinetako soraluzetarren artean elkar-ezagutza eta harremanak indartzea.
Horrela, duela hilabete batzuk hasitako elkarlanari jarraipena emanez, Pil-pilean euskaltzaleen elkarteak eta Zabaltzen kooperatibak elkarrekin ipini eta kudeatuko dute postua eta bertan aterako diren balizko irabaziak Emakumeak, talentuak eta aukerak ahalduntze eta lan orientazio programara bideratuko dira, eta ondoren, emakumeek eurek erabakiko dute zein ekimen konkretutan gastatu.
Boluntarioak behar dira
Talo-postua goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik eta bertan berrogeiren bat herritarrek jardungo dute, ordu terdiko txandak eginez. Gehienak, orientazio programan parte hartzen diharduten emakumezkoak izango dira baina horez gain, beste hamar herritar beharko dira txandak betetzeko.
Boluntario moduan lagundu nahi izanez gero, deitu edo idatzi 609287739 zenbakira (Arrate).