Ur azpian pizten den sua, huts-ponpa baten funtzionamendua, sukaldaritzan egiten diren esferifikazioak, azidotasunaren jolasak eta beste ikusteko aukera izango dute datorren barikuko zientzia tailerretan.
Gaztainekin eta nekazaritzarekin lotutakoak
Horrez gain, Gaztañerre azokaren bezpera izanik, udazkenarekin, gaztainekin eta nekazaritzarekin lotutako zenbait esperimentu ere iragarri dituzte antolatzaileek.
Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimena da, Bizilaberen bitartez. Tailerretan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. Parte hartzeko lekuak mugatuak dira eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira dauden lekuak. Izena emateko: udaletxeko harreran, telefonoz 943 75 3043 zenbakira deituta edo postaz, harrera@soraluze.eus helbidean.