Atzo goizean, gisatu lehiaketara aurkeztu ziren sukaldariek haimapean sukaldatu behar izan zuten haragi gisatua, euriarengandik babesteko, Itxaropenako terrazan.
Lehiakideei baldintza berak bermatze aldera, osagai berberak eman zizkieten gisatua prestatzeko. Hortik aurrera, bikote bakoitzak bere trebezia eta jakinduria baliatu zituen ahalik eta gisaturik gozoena prestatzeko. Bazkalordurako gertu zuen bakoitzak berea eta horixe izan zen, ohi denez, bazkariko menua.
Rankina
Bazkal-ondoren banatu zituzten sariak. Partaide guztiek jaso zuten kooperatibako produktuz osatutako poltsa eder bana eta apur bat bereziagoa, berriz, irabazleek. Guztiek ere pozik eta eskertuta hartu zuten poltsa; honako bikoteek prestatu zuten gisatua:
Lehen saria:
- Arazeli Maiztegi eta Natalia Sanjose
Bigarren sariak:
- Crecenciano Hernandez Chano eta Jose Ramon Sosa
- Joaquina Garcia eta Antonia Garcia
- Mila Plata eta Paqui Mangano
- Pura Corchero eta Juanita Soraluce
- Mari Karmen Zarrabe eta Maria Luisa Alberdi
- Maximina Gomez eta Loli Benito
Atzokoa, pandemia hasi zenetik egin duten lehen bazkari herrikoia izan zen eta igartzen zen jendea gogotsu zegoela atzera ere elkartu eta gauzak egiteko. 94 bazkide elkartu ziren eta bazkalostea bingoan jolasten borobildu zuten.