Bigarren astez jarraian, zeroan segitzen dute koronabirusari dagozkion Soraluzeko datuek. Zeroan segitzen duen Debabarreneko udalerri bakarra da. Izan ere, joan den astean Mendaro ere zeroan zegoen baina azken zazpi egunotan hiru positibo atzeman dituzte han.
Kontuak kontu, Debabarren osoan 21 positibo atzeman dituzte bakarrik, joan den astean baino bat gehiago. Beraz, ez dira datu txarrak.
Hona hemen datuak, herriz herri:
- Eibar: 8 80,08
- Elgoibar: 5 51,99
- Mendaro: 3 141,84
- Deba: 2 73,35
- Mutriku: 3 112,91
- Soraluze: 0 0
- Debabarrena 21