Urriaren hasieran, udaletxean deskontu-bonuak banatzen hasi zirenean, haiek hartzeko herritarren ilarak eta guzti sortu ziren. Are gehiago, urriaren 17rako, 1.200 bonu baino gehiago banatuta zeuden dagoeneko.
Baina, bonuak hartzeko epea bukatuta, ia erdiak banatu barik geratu dira. Guztira, 1.513 banatu dituzte eta Udalak 3.000 bonu atera zituen.
Iker Aldazabal alkateak esandakoaren arabera, egunotan erabaki dute banatu barik geratu diren bonuekin zer egin.