Ikerlari askoren iritziz, Halloweenen jatorria zelten uzta festibal baten kristautzea da, hots, ziurrenik jatorri paganoa du, batez ere gaeliar Samhain jaian.
Udaren bukaera
Haren izena antzinako irlanderatik dator eta «udaren bukaera» esan nahi du. Uzta biltzeko sasoiaren amaiera ospatzeko jaia zen, bai eta iluntasunarekin hasten zen zelten urte berriaren ospakizuna ere.
Trantsizio jaia da, beraz (urte batetik bestera igarotzeko jaia), bai eta beste mundurako irekiera ere. Hiru mila urtez Europa osoko zelta nazioek ospatu izan dute. Antzinako britoiek ere antzeko jai bat zuten, Calan Gaeafdeitua.
Euskal Herrian ere bai
Urriaren 31n Arimen Gaua ospatzeko ohitura Euskal Herriko txoko askotan oso zabaldua zegoen oraindik duela hamarkada batzuk.
Iluntzean, haur eta gazteak bide bazterretan arbi eta kalabaza hustuetan kandelak ezkutatzeaz gain, etxez etxe eske errondak egiten ziren, neguan ospatzen diren beste jai ezagunetan bezala.
Azken urteotan, Gau Beltza izenpean, ohituraren euskal bertsioa aztertu eta bultzatzeko ekimena eratu da Euskal Herrian.