Tresna elektronikoen eta elektrikoen hondakinetarako estalkiak

Ubane Madera Zangitu 2021ko aza. 1a, 18:01

Debabarreneko Mankomunitateak hainbat estalki jarri ditu eskualdeko garbiguneetan tresna elektriko eta elektronikoak euri uretatik babestuta egon daitezen. Helburua da euri urak tresna elektriko eta elektronikoetatik ez iragaztea, urak ez kutsatzeko eta mota horretako aparatuen berrerabilpena eta birziklapena errazteko.

Mankomunitateak jakinarazi duenez, Ibur Erreka eta Hirigintza enpresek egin dituzte estalkiak jartzeko lanak eta 41.457,66 euro kostatu dira. Inbertsioaren %50a Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du bere gain.

Gogora ekarri du garbiguneetan honako hondakin elektriko eta elektroniko hauek laga daitezkeela: garbigailuak, hozkailuak, telebistak, ordenagailu-pantailak eta tresna elektriko txikiak, ile-lehorgailuak, kontsolak, etab.

Emandako datuen arabera, berriz, 2020an mota horretako 187.292 kilo hondakin bildu ziren eta 2021eko abuztura bitartean, berriz, 123.014 kilo. 

Bestalde, jakinarazi du irailean, Debabarreneko gaikako bilketaren tasa %56,17koa izan zen. Datu horrek hobekuntza txiki bat dakar iazko iraileko datuarekin alderatuta (%54,71). Irailaren 30era arteko urteko balantzeari dagokionez, gaikako bilketaren portzentai metatua % 54,97koa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.