Azokako postuez gain, azken urteetan ohiko bihurtu diren ekimen osagarriak ere egingo dira Erregetxean: Urratseko dantzari txikien saioa, bertsolarien saioa (Unai Agirre eta Agin Laburu), baserritarrei omenaldia (Arizaga-Etxetxo baserriko Juana Ibabe Errasti -87 urte- eta Txurruka baserriko Begoña Andoaga Aizpiri -87 urte-), saiheski pintxoak (Sanandrestarren eskutik) eta taloak (Pil-pileanen eskutik)… Karpan, berriz, arratsaldean herri-babajana egingo da (dagoeneko tiketak salgai daude Iratxon) eta iluntzean, erromeria Fan&Go taldeak girotuta; hori bai, osasun neurriak direla eta, aurten ez dute barra zerbitzurik eskainiko karpan. Azkenik, gauean, Revolutionary Love DJ jaia egingo da Gaztetxean.
Baserritarren bazkaria astebetera
Aurten, azokako baserritar eta gainerako parte hartzaileekin egin ohi den bazkaria astebete beranduago egingo dute, azaroaren 20an, Txurruka jatetxean. Bertan, Larreategi anaiak trikitilariekin batera, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo bertsolariek ere parte hartuko dute.