Barre artean erantzun zuten protagonistek, Txisko Asensiok eta Oihana Hernandezek.
Hernandezek gidabaimena ateratzeko froga gainditu zuen eguaztenean eta Asensio mutil-lagunari bururatu zitzaion notizia ona ospatzeko oparirik onena kotxea oparitzea zela.
Baina ez edozein modutara. Atxurin autoa lazo gorriz jantzi -lagun baten laguntzarekin (argazkian) eta nahikoa lanekin, lekukoek kontatutakoaren arabera- zubira ekarri eta sinistu ezinda zegoen Hernandezi oparitu zion.
Hark, lotsa gainditu ostean, barrezka eta muxuka eman zion eskerrona Asensiori.