Beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren jaso dute akreditazioa 48 enpresa horiek.
Azpeitian egin zuten akreditazioak emateko ekitaldia, ETE berritzaileen bosgarren jardunaldia, hain zuzen. Ekitaldian izan ziren Begoña Beobide, Iraurgi Berritzeneko zuzendaria, Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia. Haien artean izan zen, baita ere, Debegesako ordezkaritza, bestelakoen artean.
Akreditazioa jaso duten enpresak, berriz, honakoak dira:
1. Aritu S.Coop.
2. AUZO LAGUN SCI
3. CIN ADVANCED
SYSTEMS S.L.
4. Dualia Teletraducciones
S.L.
5. SVE S.L.
6. ZERBITZU ETA GESTIO
MEKANIKO INTEGRALA
S.L.U.
7. Alberdi Mekanizatuak S.L.
8. Erlo Taladros y
Roscadoras S.L.
9. IBERMACH SPECIAL
MACHINERY S.L.
10. Konberbi S.A.L.
11. Uralmek S.L.
12. Codis Mobiliario S.A.
13. MKCOIN WORLDWIDE
S.A.
14. Credeblug S.L.
15. Diatec Tools Internacional
S.L.
16. Mármoles Aztiria S.L.
17. Almacenes Lascar S.L.
18. Embalajes Atxuriondo S.L.
19. Hondakin S.L.
20. Industrias Ugatu S.L.
21. MECANIZADOS DE
PRECISION BELMEK S.L.
22. OPERBER SITALU
GROUP S.L.
23. Taller Mecánico Oregi S.L.
24. Ger Máquinas-Herramienta
S.L.
25. Ineko S.Coop.
26. AYA AGUIRRE Y
ARANZABAL S.A.
27. Balenzategi S.A.
28. Bronymec S.A.
29. Burgelu S.L.
30. COMETEL SA
31. Eibartrans S.L.
32. Industrias Metala S.L.
33. Labmetro Servicios de
Metrologia S.L.
34. Zubacor S.L.
35. Pates Zubia S.L.
36. Aroa S.C.
37. Maisor Kontserbak S.L.
38. Electricidad Gorosabel S.L.
39. TALLERES MYL SA
40. Xunzel Soluciones S.L.
41. Naberan Sareak S.L.
42. Gomiztegi Kooperatiba
Elkartea S.Coop.
43. Tornilleria Aras S.A.L.
44. Enrique Keller S.A.
45. LOMBOK DESIGN S.L.
46. Talai Berri S.L.
47. Talleres Argote S.A.
48. Grupo de Compras Ederto
AIE S.C.
Izen-emata zabalik
Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikro-proiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.
Hazinnova doako aholkularitza eta bidelagun zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.