Lodosa eta inguruko gutiziak, bertatik bertara

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 27a, 11:10

Atzo, martitzena, Lodosara txangoa egin zuten 48 soraluzetar inguruk, Itxaropena Nagusien Elkartearen eskutik. Egun pasa joan ziren eta inguruak ikusteaz batera, inguru hartan ekoizten diren gutizien produkzioaren berri jaso zuten. 

Goizean goiz abiatu eta soraluzetarrek egun osoa aprobetxatu zuten Lodosa eta inguruetan ibiltzeko. Txangoan “oso ondo” ibili zirela kontatu duten. Besteak beste, Peron kontserbak bisitatu eta bertan egin zuten hamaiketakoa. Mendabian, berriz, Mainegra upategia bisitatu zuten.

Bazkaloste ederra egin ondoren, iluntze partean bueltatu ziren etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.