Sabadellen kutxazaina abian

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 26a, 09:01

Urriaren 14tik kutxazain barik egon ondoren, atzera ere erabilgarri jarri dute Sabadell banketxeak Soraluzeko bulegoan zuen kutxazaina. Beraz, gutxieneko zeregin batzuk, behintzat, herrian bertan egiteko aukera eman dute. 

Urriaren 14an itxi zuten behin betiko Sabadell banketxeak Soraluzen zuen bulegoa. Horrez aparte, inolako zerbitzu barik laga zituzten Soraluzeko bezeroak, kutxazain zerbitzua bera ere kendu egin zutelako, atean ipini zuten kartelak esaten zuen moduan.

Ostera, astebeteren ondoren, atzera ere erabilgarri dago kutxazain zerbitzua Plaza Zaharrean.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.