COVID-19 koronabirusaz garbi

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 25a, 17:16

Azken datuak argitaratu zirenetik astebetera, Soraluzen ez dute COVID-19 koronabirusa duten positibo berririk atzeman. Horri esker, intzidentzia-tasa metatua zeroraino ailegatu da. Bestela esanda, gaurko datuen arabera, Soraluze koronabirusaz garbi dago. Eskualdeko herri bakarra da.

Debabarrenari dagokionez, gorabehera txikiak daude. Adibidez, Eibarren apur bat igo egin dira datuak, baita Elgoibarren eta Deban ere. Ostera, Mendaron, Mutrikun eta Soraluzen behera egin dute.

Hori bai, Soraluze da Debabarreneko herri bakarra datu guztiak zeroan dituena. Berde kolorean, berriz, Soraluze eta Deba, biak daude. 

Herriz herrikoak

Hona hemen urriaren 18tik 24ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar  14      120,11
  • Elgoibar  1   103,99
  • Mendaro  0   0
  • Deba    2       36,68
  • Mutriku  3      188,18
  • Soraluze 0      0
  • Debabarrena     20

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.