Pentsioen gaiarekin parlamentuetara

Erredakzioa 2021eko urriaren 25a

Gaur eta eguenean, pentsiodunen mugimenduek Euskadiko eta Nafarroako parlamentuetara helaraziko dituzte pentsio publiko duinen gaineko aldarrikapenak. Besteak beste, sistema bermatzea, pentsio duinak ezartzea, genero-arrakala desagerraraztea eta lan-erreformak indargabetzea eskatuko dute.

Zehazki, Euskadiko eta Nafarroako parlamentuei eskatuko diete bi erakundeek “Estatuko gobernuari, EAEkoari eta Nafarroakoari eska diezaioten “behar diren finantzaketa-neurri eta araudi guztiak har ditzatela aldarrikapen horiek bete ditzaten”.

Lan eta pentsio erreformak
Horrekin batera, uste dute “berehala indargabetu” behar direla 2010eko eta 2012ko lan-erreformak eta baita ere 2011ko, 2013ko eta 2021eko “pentsio-erreformen alderdi atzerakoiak”. Halaber, uste dute “soldatak, pentsioak eta bizi-baldintzak nabarmen hobetu” behar direla eta “egungo zerga-politika aldatu” egin behar dela.

Bestalde, zuzeneko eskaera egin diote Eusko Legebiltzarrari “pentsioen arloan eta gizarte-laguntzako eskumenak erabiliz, pentsiodunen diru-sarrerak 1.080 euroraino osatzeko eta mendekotasun publikoa, unibertsala eta doakoa artatzeko zerbitzu soziosanitarioen sare bat bermatzeko”.

Azkenik, gogora ekarri dute datorren astelehena jai-eguna denez, ez dutela elkarretaratzerik egingo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.