Kejak eta eskarixak

Konponketa ahalegina kanpotar baten eskutik

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 25a, 11:44

Atxuriko ur jarioa dela-eta, atzera ere idatzi du M.M. herritarrak. Batetik, kontatu du oraindik hor segitzen duela ur jarioak. Bestetik, kontatu du arazoa konpontzeko ahalegina izan dela. Argazkiak erakusten duen moduan, ura bideratzeko tutu bat jarri dute. Baina… ez udal langileek, baizik eta egoitzan senidea duen antzuolar batek. "Zipriztinak kentzen ahalegindu da. Antzuolako pertsona bat etorri behar behin-behineko konponketa egitera…", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.