Mahibar Sexologiak emango ditu sexualitate tailerreko bi saioak. Azaroaren 2an izango da lehena, 17:00etatik 18:30era, Tolarekuan. Hitzaldia izango da eta aretoaren edukiera gehienezkoa bete arte interesa duen edozein bertara daiteke.
Bigarren saioa, berriz, azaroaren 9an izango da, 17:00etatik 19:00etara. Kasu horretan, asko jota 15 lagunendako lekua izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, udaletxeko harrera bulegora jo beharko da azaroaren 3, 4, 5 edo 8an, 09:00etatik 14:00ak bitartea.
Patricia Borinaga Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Saileko arduradunak azaldu duenez, hitzaldi-tailer horren helburu nagusia da identifikatzea nola eragiten duen adinak sexualitatea bizitzeko moduan.