Aurten ikas-bidaia egiteko asmoa duten gazteek jakinarazi dutenez, bihar, Ezoziko futbol zelaian futbol partidarik izan ez arren, eskola kirolak antolatutako errugbi topaketa dagoela-eta, goizean zabaldu egingo dute futbol zelaiko taberna. Domekan, berriz, futbol partidak daude eta beraz, orduantxe ere izango da barra zerbitzua zabalik.
Gluten bako eta halal elikagaiak
Bestalde, joan den asteburuaz geroztik, txokolatinak, pastak eta bestelako gozo batzuk saltzen ere ari dira ikas-bidaiara joango diren beste gazteetako batzuk. Bariku arratsaldetan 18:30etik 20:30ak arte egongo dira Kontzejupean eta zapatu goizetan, berriz, karpan, 11:30etik 13:30era. Jai-egun berezietan ere izango direla iragarri dute, abenduaren 30era arte. Aurten, gainera, eskaintza berritu dute. Kontuan hartu dute gluten bako elikagaiak eta halal elikagaiak eta oparitarako bestelako produktu batzurekin osatu dute gozoen eskaintza.
Eskaerak ere onartuko dituzte.