Ticket Bai sistemaren derrigortasuna atzeratu egin dute

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 23a, 09:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, datorren urteko uztailera arte luzatu du Ticket Bai fakturazio sistema ezartzeko borondatezko epea. Ondorioz, hura erabiltzeko derrigorrezko epea 2022ko uztailaren 1ean hasiko da.

Borondatezko epea atzeratzearekin batera,  Diputazioak jakinarazi du erretiroa hartzetik gertu dauden pertsonak TicketBAItik salbuetsita uzteko neurriak lantzen ari dela Aldundia.

Halaber, gaineratu du erabakitako guztia arautuko duen Foru Agindu berria ahalik eta azkarren aurkeztu eta onartuko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.