“Erabateko jarraipena” izan dute goizeko lanuzteek

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 22a, 11:11
Autobusa zubiko geltokian, gaur.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Avanza Movilidad Gipuzkoako autobusen langileen % 100ek bat egin dute gidarien aurkako etengabeko erasoak salatzeko 6:00etatik 8:00etara deitutako lanuztearekin. Gogoan izan, arratsaldean ere lanuzteak daudela deituta, 18:00eatik 20:00etara.

 

ELAtik jakinarazi dutenez, jaietako zerbitzuak indartzeko eta gaueko txandetan zein goizeko lehen txandetan segurtasun pribatua kontratatzeko eskatu diote zuzendaritzari. Hala ere, enpresak ez du segurtasun pribatua jarri nahi duen kostuarengatik. Enpresa batzordeak salatu du “etekinak langileen segurtasunaren gainetik jartzen” ari dela.

Avanzako enpresa batzordeak ziurtatu du egoera larriagotu egin dela pandemian eta kezkatuta agertu da behin murrizketak alde batera utzita, gaueko txandak are arriskutsuagoak izango direlako. Enpresa batzordeak inplikazioa eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, lurraldeko autobus-zerbitzuaren arduraduna den heinean.