Uztailean inauguratu zenetik, herriko umeen eta gazteen topagune erabilienetako bat bilakatu da skate-parkea. Ateri denean, hantxe ibiltzen da herriko talde ederra, arrapaletan gora eta behera, trukoak eginez eta ikasiz eta norbere trebeziak erakutsiz. Berez, nahiz eta skate egiteko pentsatutako parkea izan, herriko ume gehienak patineteekin jolasten dira; hala ere, geroago eta gehiago dira skateboard-arekin edo monopatinarekin saiatzen ari direnak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.