Domeketan, kale-garbitzaile bat ibiltzen da Soraluzen lanean. Langile bakarra izatean, erdigunea garbitzeari ematen zaio lehentasuna. Bada, aurrerantzean, frontoia garbitzen hasiko du Soraluzeri dagokion garbiketa zerbitzua. Halaxe eskatu dio Udalak Mankomunitateari astelehenean egindako batzarrean.
Azkenaldian, hainbat domeka goizetan, frontoian botila ugari azaldu dira inguruko jarlekuetan eta lurrean lagata eta hainbat herritar egoera horrengatik kexatu egin dira, batik bat, botilek umeendako duten arriskua dela-eta.
Egoera horri konponbidea emateko Mankomunitateari eskaera egiteaz bat, Iker Aldazabal alkateak adierazi du frontoiaren egoera hori saihesteko bidea dela ez zikintzea eta gogora ekarri du han badaudela zakarrontziak eta haiei erabilera egokia eman behar zaiela.