Lekukoa pasatzerakoan, dena dela, orain arte taldean jardundakoen laguntasuna izango dutela diote, “bai informazioa transmititzerakoan eta baita lan egiteko erari begira ere”.
Zentzu horretan, hainbat aurrerapauso eman dituzte urteotan eta egoera larrian zeudene askori lagundu diete konponbideak aurkitzen. Besteak beste, borroka horrek hainbat lege-aldaketa ekarri ditu eta “batez ere, banketxeen eta interesdunen artean zorrak negoziatzeko era berriak eta bidezkoagoak”. Soraluze, Eibar, Ermua, Elgoibar, Mutriku, Deba eta Mendaroko Udalak ere mobilizatu dira arlo horretan, norbere herrietan kaleratzeak saihesteko bidean.
Interesa dutenek aukera izango duzue bihar taldearen nondik norakoak ezagutu eta zeregin horretan zelan lagundu dezaketen ezagutzeko. Debabarreneko Kaleratzeak Stop / Stop Deshaucios Bajo Deba taldearekin harremanetan jartzeko: 693 94 13 05 telefono zenbakia, stopdeshauciosbajodeba@gmail.com helbide elektronikoa eta Facebook-eko Stop Deshaucios Bajo Deba.