Gaur, arrosa kolorea nagusi

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 19a, 09:27

Gaur, urriaren 19, Bularreko eta Ginekologiako Minbiziaren kontrako eguna da. Bizikaleren eta Katxalin elkartearen deiarekin bat eginez, herriko hainbat saltokik, tabernak eta baita udaletxeak ere, arrosa koloredun apaingarriak ipini dituzte. Herritar ugarik ere badarama lazo arrosa paparrean.

Merkatarien ahalegin hori saritzeko, Bularreko Minbizia eta Minbizi Ginekologikoa duten Gipuzkoako Emakumeen Katxalin Elkarteak Gipuzkoako erakusleihoen argazkiak partekatuko ditu bere Facebook-en, eta diploma bat emango die atsegin dut gehien lortzen duten hiru saltokiei.

Bozketa

Horretarako, urriaren 22ra bitartean, saltokiek erakusleihoetako argazki bat bidal dezakete honako helbide honetara: katxalin@katxalin.org. Bozketa urriaren 24ra bitartean egingo da, eta urriaren 26an jakinaraziko dira irabazleak.