Gaur, astelehena, eguneratu ditu Osakidetzak COVID-19 koronabirusari dagozkion datuak eta haien arabera, azken zazpi egunotan, Soraluzen ez da positibo berririk atzeman. Horren ondorioz, herriko semaforoa berde kolorerantz doa eta intzidentzia-tasa metatua da 75,49.
Debabarrenean, herri bakarrak gainditzen du 100eko intzidentzia-tasa metatua, Elgoibarrek. Gainontzeko guztiak hortik behera daude. Debak ditu daturik onenak, zero positiborekin eta 18,34ko intzidentzia-tasarekin.
Datuen hurrengo eguneraketa datorren astelehenean egingo dute.
Hona hemen urriaren 11tik 17ra bitarteko datuak, herriz herri: