Bularreko minbiziaren kontrako egunarekin atxikitzeko gonbita

Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 14:01

Katxalin elkarteko hainbat kide Bergarako Udaletxeko balkoian. Argazkia: Goiena.

Urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren eta Minbizi Ginekologikoaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Katxalin elkarteak proposatu du egun horren bueltan Soraluzeko saltokien erakusleihoak arrosa kolorez apaintzeko, gaixotasuna ikusarazi eta herritarrak sentsibilizatzeko. Bizikale elkarteak bat egin du proposamenarekin. 

Saltokien ahalegina saritzeko, Bularreko Minbizia eta Minbizi Ginekologikoa duten Gipuzkoako Emakumeen Katxalin Elkarteak Gipuzkoako erakusleihoen argazkiak partekatuko ditu bere Facebook-en, eta diploma bat emango die atsegin dut gehien lortzen duten hiru saltokiei.

Bozketa

Horretarako, hilaren 16tik 22ra bitartean, saltokiek erakusleihoko argazki bat bidali beharko dute honako helbide honetara: katxalin@katxalin.org

Bozketa hilaren 16tik 24ra egingo da, eta urriaren 26an jakinaraziko dira irabazleak.

Bizikalek gaineratu du dendako sare sozialetan ere parteka daitekeela dekorazioa, *#erakusleihokatxalin21* -i dagokion etiketa erabiliz, kausa babesteko.

"Animatu erakusleihoa apaintzera, bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa ikusarazten laguntzeko", esan dute Bizikaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.