Gasteizko hilketa matxista salatu zuten

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 14a, 09:18
Udal ordezkariak, pentsiodunen mugimendukoak eta herritarrak atzoko elkarretaratzean.

Atzo iluntzean, eguaztena, elkarretaratzea egin zuten Plaza Berrian, herenegun Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko. Protesta ekimenean parte hartu zuten udal ordezkari politikoek, pentsiodunen mugimenduko ordezkariek eta beste hainbat herritarrek.

Atzo, 33 lagun elkartu ziren Plaza Berrian, herenegun Gasteizen izandako hilketa matxista salatzeko. Ertzaintzaren hipotesi nagusiaren arabera, 42 urteko gizonezkoak 37 urteko emakumea hil zuen 13 eta 17 urte semeen aurrean eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Soraluzen egindako elkarretaratzean, hilketa salatzeaz batera, babesa adierazi zieten biktimaren familiari eta ingurune hurbilenari.