Lodosako txangora joateko izen-ematea zabalik

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 13a, 09:31

Ikasturte hasierako bigarren txangoa antolatu du Itxaropena Nagusien Elkarteak. Oraingoan, Lodosara joateko asmoa dute, urriaren 26an. Izena emateko epea zabalik dago, urriaren 21era bitartean. Martitzenetan zein eguenetan eman daiteke izena, Itxaropena elkartearen bulegoan. Prezioa da 30 euro.

Urriaren 26an, 08:30ean irtengo dira Soraluzetik Lodosara. Asmoa da Peron kontserbak bisitatu eta bertan egitea hamaiketakoa. Ondoren, XVI. mendeko eliza bisitatuko dute eta Mendabiara joango dira, Mainegra upategia bisitatzera.

Eguna borobiltzeko, 14:30ean bazkalduko dute, Azagrako Venecia Hostalean eta bazkalostean bingoan jokatuko dute. 18:00etan bueltatuko dira, Azagratik.

Txertoa eta agiriak

Txangoaren prezioa da 30 euro eta izena eman daiteke martitzenetan 11:00etatik 12:00etara eta eguenetan 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era, Itxaropena elkarteko bulegoan. 

Itxaropena Nagusien Elkarteko zuzendaritzak gogora ekarri du izena ematerakoan COVID-19aren aurkako txertoa hartu dela erakutsi behar dela eta txangora nortasun agiria zein osasun txartela eraman behar direla.