Gaztaina saltokia martxan

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 8a, 18:52

Gaztainak erosteko ilara, gaur arratsaldean.

Gaur, barikua, zabaldu dute Plaza Berriko gaztaina saltokia, beste urte batzuetan baino dezente goizago, “gaztaina sasoi onena da-eta”, esplikatu du saltzaileak. Gaurtik urtarrilaren amaierara arte, barikutik domekara eta jai-egunetan gaztaina erreak erosteko aukera izango da beste urtebetez.

Saltokia zabaltzeaz bat, hainbat herritar batu dira gaztaina erreen bueltan eta ilara sortu da, askorendako urteko lehen gaztainak izango direnak jateko.

Aurrerantzean, barikutan, zapatutan, domeketan eta jai-egunetan izango da gaztainak erosteko aukera, 2,50 euroan dozena, 1,30 euroan dozena erdia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.