Sektore gehiagok babestu du argindarraren prezioaren gorakadaren aurkako protesta

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 7a, 19:09

Bihar, barikua, 22:00etatik 22:30era protesta dago deituta, argindarraren prezioaren etengabeko gorakadaren aurka. EH Bildu, ERC, Junts, CUP eta BNG alderdiek deitutako protesta da baina azken egunotan geroago eta babes handiagoa lortzen ari da. Adibidez, ELA eta LAB sindikatuek ere bat egin dute ekimenarekin.

"Argindarraren prezioak gora eta gora egiten du, eta badirudi inor ez dela gai kontrolatzeko. Inork ez du iruzur horrekin amaitu nahi, Espainiako Estatuko alderdi nagusiak iruzur horren parte direlako. Zuen buruzagi historiko handi guztiak enpresa elektriko horien guztien administrazio-kontseiluetan daudelako akaso?"

Argiak emendatu eta kazolak jotzea

Berba horiekin deitu dute biharko protesta. Deskonektatu elektriketatik! leloarekin, 22:00etatik 22:30era etxeko argiak emendatzeko eta leihora eta balkoira irten eta kazola jotzeko deialdia egin dute Euskal Herriko, Kataluniako eta Galizako indar subiranista eta ezkertiarrek. 

Eta egunotan, geroago eta sektore gehiago ari dira bat egiten protesta deialdi horrekin. Adibidez, ELA eta LAB sindikatuek babestu dute, pentsiodunen mugimenduek (baita Soraluzekoak ere), hainbat talde feministak, hainbat udalek eta hainbat eragile sozialek. 

Manifestua ere argitaratu dute. Hemen irakurgai.