Osasun larrialdi egoera bukatu denez, kasu askotan zerbitzuak lehengoratzen joango dira. Anbulatorioan, iazko udatik dihardute aurrez aurreko arreta eskaintzen, hala ere, askok nahiago omen du telefono bidezko arretarekin segi. Oraingoz, herritarrak eskatzen duenaren arabera dihardute funtzionatzen.
Anbulatoriotik esan dutenez, iazko ekainean hasi ziren aurrez aurreko arreta zerbitzua ematen Soraluzen eta harrezkero, “geroago eta herritar gehiago” artatzen dituzte aurrez aurre. Baina gaineratu dute, gaur gaurkoz, jende asko dagoela telefono bidezko arretara ohitu dena eta ez duena zentrora joan nahi, oraindik “beldur” delako.
“Momentuz, eskaeren araberako zerbitzua ematen dihardugu”, esan dute anbulatoriotik.