Tartean Teatro konpainiaren eskutik dator Soraluzera Ez dok Ero antzezlana datorren astean. Antzezlan umoretsua da, “euskal kulturaren, euskal antzerkiaren eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta haluzinatua” erakusten duena.
Halaxe deskribatzen dute: “Fikziozko istorio bat da, baina errealitatean ditu sustraiak ondo erroturik. Auto-erreferentziala da neurri handi batean. Mikel eta Patxoren autofikzioa hor dago denbora guztian, geure buruaz barre egiteko ironia handiz eta batere gupidarik gabe. Eta gure buruaz ez ezik, gure gizarteaz ere egiten dugu barre, eta euskal kulturaz eta, nola ez, euskal antzerkiaz”.
Ez dok Ero ikustera joateko sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan eskura daitezke, Iratxo Goxo dendan.